Thursday, December 01, 2005

Hasia da malkoen guda

Berriz iraganean murgilduta,
aurkitzen naiz,
bide erdian galduta,
ezer egin ezinik.
Gaurko eguna,
malkoek marrazten dute,
geroa ikusi ezinik,
ezintasuna dakarkidate.

Zergatik esan zenuen ezetz,
nirea etzinela izango?
zergatik jolasa erdizka utzi?
eta nire arima galdua,
bide erdian zauritua,
aurrera egin ezinik,
atzean ezer ikusi ezinik.

Eta nire buruan bueltaka,
behin eta berriro zure irudia,
zure begiak ahaztea,
ezinezkoa,
zeure irrifarra,
nire bihotza....zauritua.

Arnasa artu ezinean,
galdezka, egun beltzetan,
1aren hurrengoa 2a den,
edota beltzaren hurrena zuria.
Ekaitza badator, pakea aspaldi galdu nuen.
Hasia da malkoen guda.




"aldekoa"-ntzako dedikatua

0 Comments:

Post a Comment

<< Home